Hidro Ttipi

Hidro-Ttipi proiektuaren xedea errota, presa eta egitura hidroelektriko abandonatuak aztertzea da. Honetan lanean  hilabete batzuk daramagu eta mapan ikus daitezkeen kokapenak bildu ditugu.

Informazio iturriak kasu batzuetan eskasak izan dira horregatik zuen laguntza behar dugu, zuen inguruko ibaietan erabilpenik ez duten errota, ur-jauzi edo antzeko egiturak ezagutzeko.

Nola lagundu dezakezue?

Testu honen azpian dagoen inprimakian idatzi dezakezue informazioa, garrantzitsuena mapan kokatzeko koordenatuak jartzea da. Beste mota bateko informazioa ere baliagarria izan daiteke: zein motako egitura duen, errota den edo ur jauzia, egitura zein egoeran dagoen... Datu teknikoagoak ezagutzen badituzu ere ongi etorriak izango dira, adibidez, jauziaren altuera edo ibaiaren emaria.

Eskerrik asko aurretiaz

Erroten informazioa

Hilabetetan

Errota aukeratuak

Proiektu honek NAEN Euroeskualdearen Ezagutzaren Ekonomia programaren finantzaketa jaso du

Harremana

(*) Koordenatuak puntuarekin idatzi eta EZ komarekin
Loading
Zure mezua bidali da. Mila esker!